Leireren Txakurra (Mariann Máray)

Leireren txakurra oso berezia da, hazi eta hazi egiten delako itzela izan arte. Leireren txakurrak denetatik jaten du, arraina, eztia, haragia, basoko fruituak, eta beste txakurrek ez duten abilidadeak ditu, bi hanketan ibiltzeko gai da. Leireren txakurra oso berezia da, benetan.

Leireren txakurra

Liburu honek Album Irudidunak egiteko Nazioarteko XII. Compostela saria irabazi du. Hiru arrazoi aipatu ditu epaimahaiak saria emateko: animalienganako maitasuna, ezbeharrak ditugunean baldintzarik gabeko adiskidetasuna eta batez ere, askatasuna. Aurreiritzirik gabeko maitasun hau dibertsitatearen aldeko aldarri bat da. Koloreen erabilera anitza eta aberatsa da, basoko bizitasuna eta naturarekiko lotura sakona ikusiko dugu orrialde guztietan zehar.

Hemen eskuragai.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude