Laster elkar ikusiko dugu (Karrika 245, maiatza)

Kaixo lagun,

Itxialdia pixkanaka arintzen hasi diguten honetan, lanean jarraitzen dugu: zerbitzuei berbegirada bat emateko, sare sozialetan informazio baliagarria jartzeko edo bazkideen datuak eguneratzeko, besteak beste. Honen berri daukazu gure Maiatzeko alean:

245. zenbakia, 2020ko maiatza

Sareetan matraka ematen darraigula ere ez ahantzi: TwitterInstagram eta Facebook eta gure webgunean.Online salmenta ere eskuragarri duzu.

Egoerak ahalbidetu bezain laster zuen zerbitzura egonen gara Xabier karrika 4ean. Ongi izan eta eutsi goiari!

Karrikiriko lagunak

Ezagutzen al duzu Karrika aldizkaria?

Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.

Zuk ere jaso nahi duzu? ➡️ http://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/

Hemeroteka atalean eskuragarri daude 1997etik aurrera argitaratutako Karrikak, hementxe:
http://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/hemeroteka/


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude