Karrisolasa saioan "Dantza Iruñerrian" hizpide

Hilabetero egiten dugu hitzordua eta modu irekian elkartearen ateak euskaldunen partaidetzara zabaltzen ditugu. Eta iazko urriaz geroztik euskalgintzarekin lotura duten talde eta eragileak protagonista egin nahi izan ditugu. Beraien asmo eta proiektuak ezagutzeko eta solasa gorpuzteko aukera sortu nahi dugu.

Oraingoan Euskal Herriko Dantzarien Biltzarreko Nafarroako Lehendakaria den Juan Karlos Ornatek idatzitako “Dantza Iruñerrian” artikulua hartuko dugu solasgai. Hitzordua otsailaren19an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Hitzordua: heldu den otsailaren 19an, asteazkena, 19:00etan

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!

 

 

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude