Karrikiriko dendan "martxoa beltza"

Eta nobela beltzari dedikatutako tarte horretaz gain, martxoko Karrikako agendan ekitaldi interesgarri pila bat aurkituko dituzue; Anjel Lertxundi eta Antton Valverderen literatur-kontzertua, Bardoak 2014 bertsolaritza saioak, Maskaradak, hilaren 25ean Jon Sarasuaren “Hiztunpolisa” liburu interesgarriaren inguruan eginen den mahainguru interesgarria, haurrentzako zinea, Etxepare saria, Iruñeko Gazteendako XXIV Literatura Lehiaketa, hitzaldiak, eta. Ekitaldi hauek guztiak gogoratu gure interneteko agendan ere ikusgai izanen dituzuela.

Elkarrizketaren atalean Una Abanzabalegirekin izandako solasaldia aurkituko duzue. Abanzabalegi bi haur ttikien aita da eta euskarazko haur eskoletara bidaltzeko izan dituzte arazoen berri ematen digu, berriki Iruñerriko hainbat gurasok martxan jarritako “Geuk ere kontuan hartzekoak gara” Iruñerrian haur eskolak euskaraz eskatzeko kanpainaren harira.

Ekarpenen atalean, Helios del Santo AEKko arduradunaren artikulua heldu den martxoaren 22an Iruñean eginen den euskal komunitatearen aldeko manifestazioaren inguruan. Euskalgintzako hainbat eragileok bat egin dugu, Karrikiri tartean, eta egun horretan, egunerokoan administrazioak paratzen dizkigun trabak salatu eta euskaraz bizitzeko gogoa eta eskubidea aldarrikatuko dugu. Nonanhi eta noiznahi euskaraz!!

Eta gure gomendioen artean Erlea eta Maiatz aldizkari mamitsuen 7. eta 57. aleak ekarri ditugu. Eta musikaren atalean Izaki Gardenak taldearen “Amaieratik hasi” eta Urtzen “Astiro”.

Eta gogoratu, Aste Sainduko oporretara joan baino lehen pasa gure saltokitik eta erosi kamiseta eta jantzi aproposak eta nobela beltzeko liburu interesgarri bat.

Edukiak gustukoak izanen dituzuelakoan, gozatu eta apirila arte!!!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude