Karrikiri Euskal Dendak lanaldi erdiko lanpostua eskaintzen du

Gure eskaintza:

  • Lanaldi erdiko lanpostua. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez (17:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan, goizez (10:30etik 14:00etara). •
  • 2 hilabeteko proba eta gero, luzerako kontratua.
  • Hasiera data: ahal dela, otsailaren azkeneko astean. Gizarte Segurantzan alta, soldata 14 ordainketatan eta dagozkion oporrak.
  • Lanpostua Karrikiri euskal dendan aritzeko da. Bertan eskaintzen ditugun produktuak: liburuak, diskak, jostailuak, kaleko arropa, euskal jantziak…
  • Lan talde batean lanean aritzea

Bilatzen dugun profila:

  • Euskal produktuak ongi ezagutzea edota ikasteko grina izatea, batez ere, liburuak eta diskak.
  • Euskaraz aise eta ongi aritzea, ahoz eta idatziz
  • Jendearekin egotea gustukoa izatea eta jarrera proaktiboarekin lan egitea.
  • Lanerako konpromisoa izatea luzera begira.
  • Karrikiriko proiektuarekin bat egitea eta proiektuan sinistea.

Lanposturako baloratuko da:

  • Karrikiriko proiektua ezagutzea eta proiektuan sinistea
  • Euskal kultura ezagutzea
  • Harremanetarako, komunikaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea
  • Gestiorako gaitasuna izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
  • Luzera begirako konpromisoa izatea

Interesatua baldin bazaude eta gurekin lan egitera etorri nahi baduzu bidali zure CVa bulegoa@karrikiri.eus


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude