Karrika 9. 1997ko abendua


Azaroaren hondar egunetan Nafarroako dialektologiari eskeinitako zenbait hitzaldi eta mahai-inguru izan dira Iruñean UEUk eta Euskalerria Irratiak antolaturik.
Badirudi behar diren urteak iragan direla, Batua sortu zutenetik, gaia plazaratzeko histerismorik gabe; funtsean gero eta jende gehiago kezkaturik dago
alor honetan. Inork ez du Batuaren beharra ukatzen, baina euskalkien tokia bilatu egiten da.
Batuan aritzen ere, zer nolako Batua behar luke galdegin dezakegu gisa berean, zeren, bistan denez, anitzendako erran edo bertze erabiltzea jada ez baita zilegi Batuan, eta ez da egia.
Batuaren sortzailetarikoen batek dudak azal du ditu egindako lanari buruz, eta hala ez izanik ere, bada zertaz gogoeta egin. Euskarak iraun duen tokietan bertako mintzamoldeak aurkitu behar du dagokion tokia, izan badauka eta. Iraun ez duenetan, berriz, garbiago, hala ere… Iruñaren kasuan, hemen gaudenez gero, ezaguna izanik bertako hizkera zaila edo ezinezkoa da (gaur egungo baldintzetan bederen) berpiztea, hala ere bertan erakusten eta erabiltzen denak… ezin ote du izandakoa kutsu bat gutxienez izan?
Zer nahi dela ere ez gara eroriko, KARRIKIRIn, garai bateko funtsik gabeko eztabaidan: Batuaren etsaiak ez baitira euskalkiak, ez eta euskalkiena Batua ere
(ez litzake behar bederen), denen arazoa erdara da eta ez bertzerik.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude