Karrika 20. 1998ko abendua

Eta nik zer egin dezaket?


Zer diosta bizitzak hizkuntzaren gaian? Hementxe nabilela normal bizi nahian, ez jaio arren oso epoka lasaian suerte bat izan dut nik nere garaian:gonbidatu nautela euskararen jaian. (Jon Sarasua)

Orain dela gutxi, soziolinguistika ikastaroa bukatu dugu. Bertan egondako ikasle baten iritzia jarri nahi genuen galdera honi erantzuteko Karrika honetan eta niri egokitu zait.
Eta nik zer egin dezaket?
Galdera honi erantzuteko burura datorkidan lehen ideia sinesmena da, egiten duguna sinetsi eta sentitu. Zertan inbertitu gure denbora, gure bizitza? Sinesten ditugun gauzetan, honek indarra, kemena eta plazerra ematen baitizkigu.
Eta zertan sinesten dugu guk?
Sinesten dugu hizkuntzarik gabe ez dagoela hiztunik, hiztunik gabe hizkuntzarik ez dagoen bezala, ez bestela.
Sinesten dugu gure hizkuntz komunitatea eraikitzeko euskaradunok ez badugu eraikitzen inork ez duela eraikiko, ez bestela.
Sinesten dugu gure hizkuntz komunitatea eraikitzen dugun heinean beste komunitateen eraikuntzan lanean ari garela, ez bestela.
Sinesten dugu, nahi edo desio hau pentsamendu prozesu baten ondorioa dela, ez bestela.
Sinesten dugu gure denbora, gure bizitza horretan inbertitzea merezi duela.
Sinesten dugu norberaren aldaketak aldaketa orokorra dakarrela, ez bestela.
Gizartea gizakiok osatzen dugu, gizakiok egiten duguna, gizakiok garena da gizartea, ez bestela.
Eta nik zer egin dezaket?
Karrikirin sinesten dugu gauza asko egin dezakegula: Euskalduna izateko nahia bizitzaren esparru guztietara eramanez, hiztun osoa bilakatuz, eta edo erdal komunitatetik euskal komunitatera bidaiatuz; Karrikirin bidaia egiten hasiak
gara.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude