Karrika 186. 2014ko abendua

Urte berri on!!!

Pasa den azaroaren 30ean «Euskarak365 Egun» ekitaldia Iruñeko udal plazan ospatu genuen. Ederra pasatutako eguna, jendetza bildu gineneta denok batera Julio Sotok osatutak oletrekin soka-dantza dantzatu genuen.Ekitaldi horrekin urte osoan zehar euskaraz bizitzearen nahia ospatu genuen. Euskal Herria mailan egiten den ekitaldia da, zabaltzen ari garena. Bertaratuok argazkiak atera genituen eta www.365egun.eu web gunean zintzilikatzen ari gara. Ruper Ordorikaren abestiak dioen bezala… «Zaindu maite duzun hori», eta igandean hori bera egin zen. Argi geratu zen euskara maite dugula!!«Euskaldunok euskara gehiago erabiliko genuke non erabil dezakegun jakingo bagenu». Askotan entzuna daukagun esaldia da eta horregatik, aurten ere, Merkataritza liburua argitaratu dugu. 10 bat urte baino gehiago daramatzagu liburuxkakaleratzen eta urtez urte apuntatzen diren establezimenduen kopurua handituz doa. Liburua bi formatutan jaso dezakezu: online (www.karrikiri.org) edo paperean. Paperean jaso nahi izanez gero, Karrikiri dendan, zerrendan agertzen diren establezimenduetan eta Iruñerriko honako udaletxe hauetan: Antsoain, Aranguren, Atarrabia,Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Uharte,Zizur Nagusia, aurki dezakezue eta betibe zala, doan. Ohitura bihurtu den bezala, Olentzeroren ekarrera abenduaren 2an eginen da. Txantreatik gure egoitzara arte astearte arratsaldean eginen dugu. Karrikiri dendatik pasatzen bazarete, sorpresatxoa hartuko duzue, Olentzero gure atarian eserita egonen baita eta bere alboan kutxa txiki berezi bat ikusiko duzue. Hortxe zuen gutunak utzi ahal izanen dituzue. Baina, oraindik ez dakizue zer eskatu?Abenduaren 4tik aurrera begiratu gure web orrian eta Eguberri hauetarako prestatu dugun katalogoa zintzilikaturik egonen da. Katalogoa iazkoa baino handiagoa da, produktu gehiagorekin eta formatu digitalean dator, hau da, katalogo birtuala izanen da. Hala ere, aholkurik behar baduzue, pasa zaitezte lasai asko dendatik eta gure dendariek poz-pozik aholkatuko zaituztete. Eta Eguberrietan gure balkoia dotore apaintzeko, Karrikiri Elkarteak Tasioren irudiarekin egindako Olentzero balkoi oihalak kaleratu ditu. Gure dendan etaIruñerriko hainbat tokitan 12 € salgai!! Zorionak eta Urte berri on denoi!!!


 

Juan Carlos Moreno Cabrera

Berriki egon da Iruñean Juan Carlos Moreno Cabrera,Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filosofia eta Letretandoktoreaz gain, Hizkuntzalaritza Orokorreko katedradunadena. Hizkuntzalaritzaren inguruan lan mordoa idatzia dueta horri esker, berak aitortu duen moduan, gainditu dituhizkuntzei buruz izan dituen hainbat aurreiritzi. Gureraegindako bisitaldia probestuz, harekin solastu gara etagure baitan oso txertatuta dauden hainbat topiko edoaurreiritziren inguruan hausnartzeko eskatu diogu.

Euskara oso zaila da ikasteko.Iritzi horrek bi alde ditu, bata objektiboa eta bestea subjektiboa. Alde objektiboa honako hau da: euskara gaztelaniaren osoezberdina da. Alde subjektiboa, berriz, heldua zarenean lan handiaekartzen du euskara ikasteak. Euskara ikastean galego, katalanedo frantsesa baldin baditugu buruan, zaila eginen zaigu; alta,txinera, vietnamera edo japonieragogoan baditugu, euskarahizkuntza horiek baina askoz ere errazagoa suertatuko zaigu. Ikusten den bezala, ikuspuntu kontua da. Adibidez, gaztelaniadun bati fonetika portugesa menperatzea askoz zailagoa eginen zaio euskalduna menperatzea baino. Ahaztu egiten dugu espainierari esleitzen dizkiogun sendotasunak (bost bokal izatea, adibidez) euskarak ere badituela. Eta euskarak ez dugaztelaniak dituen mila aditz irregularretik goiti. Hortaz, azken ezaugarriari dagokionez, askoz ere errazagoa da euskara gaztelaniatik ikastea (bakarrik bi aditz irregular euskaraz, gaztelaniak dituen mila aditz irregular goitiren aitzinean) gaztelania euskaratik ikastea baino (euskaldun gehienek ezagutu eta hitz egiten baitute). Honek balio behar du ondorioztatzeko hizkuntzen zailtasun eta erraztasunei buruzko iritziak beti erlatiboak izaten direla eta, hortaz ,hizkuntza bat, berez, ez dela erraza edo zaila modu absolutuan.

Euskara altxorra da. Jeneralean, altxorrak gordeta izaten dira eta gutxitan ateratzen dira kanpo aldera. Euskara ez da ongi gordeta behar den harri bitxi linguistikoa. Europar hizkuntza modernoa da, Europan europarrek (baita europarrak ez diren etorkinek) hitz egiten dutena. Euskara ez dugu formolean mantenduriko museoko piezatzat hartu behar, bizirik dagoen hizkuntzatzat baizik, besteak bezain duina, malgua, moldagarria. Gainera, euskarak, genealogiaren ikuspegitik, oso balio linguistiko garrantzizkoakditu. Baina balio horiek ez diote jende arruntari hizkuntza hori erabili arazten. Mundu guztiak aitortzen du latina oso kultura hizkuntza garrantzizkoa dela baina horrek ez du ekarri gaurko gizartean hizkuntza hori erabiltzea.

Euskara hizkuntza txikia da eta ezdu zentzurik Iruñean ikasteak. Hizkuntza guztiak dira txikiak. Ez dago hizkuntza handirik. Erraten dutenez, espainierak 300 (400 edo 500) milioi hiztun ditu. Nire ohiko hizkera Madrilgo Gaztela zentraleko aldaera da. Zenbat hiztun ditu hizkuntza horrek? Ez dakit, baina segur ez dela izanen Madrilgo gaztelania zentraleko 300 milioi hiztunik. Buruan sartu digute ehundaka milioi hiztun dituen hizkuntza espainiar edo ingelesa bakarra dagoela. Hori erabat faltsua da. Erraten ahal den gauza bakarra da badela gutxigorabeherako hizkuntza idatzia, ehundaka milioi lagunentzat erreferentzia dena. Baina, definizioz, hizkuntza idatzi bat ez daiteke mintzatu.

Nire seme-alabei bereetorkizunerako tresnarik onenakeman nahi dizkiet eta, horregatik,onena da ingelesaren alde egitea. Seme-alabei etorkizunerako ematen ahal zaizkien tresnetarik onenetako bat da hizkuntzak ikasteko jarrera irekia eta harkorra. Horrek ez du erran nahi hizkuntza bat, nonbait erabilgarriena, bakarrik ikasi behar dela. Haur bati ingelesak zertarako balioko dio Alemanian erizain aritzeko? Haur bati ezin zaizkio etorkizunean baliagarri izanen dituen hizkuntza guztiak erakutsi, oso zaila baita hemendik hogei edo hogeita hamar urtera mundua nola izanen den jakitea. Inbertsio segurua hauxe da: eleaniztasuna baloratzen heztea (ez ingelesezko elebakartasuna), baita hitz egin eta adierazteko beste forma batzuetara irekitzen ere. Maleruski Nafarroan nagusi eta beharrezkoa ez den euskaraz irakastea modu bat da hizkuntzak ikasteko izpiritu irekia bururatzea. Gainera, bada abantaila gehitua: euskara Nafarroatik kanpo ere erabiltzen da eta han hizkuntza ofizial erabilgarria da. Areago, Europako auzoko estatu batean ere erabiltzen da.

Niri oso ongi iruditzen zaiteuskaraz ikastea, baina ez dezatelainposatu.Espainiera Nafarroan legez ezarritako hizkuntza da (Konstituzioak espainieraezagutzeko betebeharra ezartzendu Estatu espainiarraren lurraldeguztian). Nafarroan euskarak gaztelaniaren aitzinean orekahandiagoa lortzea nahi baldinbadugu, izaera bereko inposizioabeharko luke. Baina legez koinposizio hori ez da arrazoizerabili ahalko euskara ez dakitennafar guztiak legezkotasunetikkanpo uzteko, orain ez duenlegezko euskarria izanen duenhizkuntza sustatzeko baizik.Etorkizunean euskara nafarren %75ek baino gehiagok usuzerabiliko balute, gainerako %25ekbeharra izanen lukete hizkuntzahori ulertzeko behinik behin. Hori inposizioa litzateke edoauzokoekin komunikatzekobeharra? Hori baita espainiera behar komunikatiboengatik eta ezinposiziogatik hedatu zela erratendutenen argudioetako bat. Ez diogu euskarari aukera bera emannahi?

Euskara ama hizkuntza dut bainaez dakit batuaz ongi egiten. Lotsaematen dit.Europako hizkuntza modernoek hizkuntza estandarra behar dutebiziraun nahi baldin badute.Euskara estandar idatzia da hizkuntza estandar hori. Baina, errealitatean, inork ez du euskaraestandar zuzenaz egiten (inorkespainiera estandar zuzenaz egitenez duen ber). Eguneroko hizkeran txokokeriak, lagun artekoadierazpenak, dialektozko hitzak,bat-bateko sortzeak izaten dira. Horrek erran nahi al du jende guztiak gaizki hitz egiten duela? Ezta pentsatu ere. Eguneroko bizimoduan euskaraz mintzatzekomodu bat baliatzen dugu, eta bestebat formalagoak diren egoeretan.Hori euskararekin gertatzen da,baina baita munduko gainerakohizkuntzekin ere.


 

Urrian BERRIA egunkariko artikuluetatik (II). Iñigo Astiz

1 Zer balorazio egiten duzu batuak egin duen ibilbideaz?

2 Zeintzuk dira gaur egun dituen arazo eta erronka nagusiak?

Iñaki Segurola. Idazlea eta filologoa

1 «Balorazioa da ona eta txarra. Esan genezake Batua ondo samar hasi zela,baina gerora hiper-arautzea etorri zela:dena era bakar batean eta zenbat-etaarautuagoa hobe. Horrekin batera, furor prohibendi edo debekatzeko amorrua dago;adibidez, ez omen dago esaterik Gaur nirezorionak dira, zeren ez baita oraindainoesan, ez baitago zorioneko corpusetan; horidebekatzen duenarentzat euskarahizkuntza hila eta bukatua da, deusberririk sortu ezin duena. Horrezaz gainera, orain urte batzuk, estatu-kolpemoduko bat izan zen. Batua euskal fonetika naturalaren bidetik abiatu zen,nolazpait esateko, eta testu idazten zen etada, ez textu; ba, garai batetik aurrera,kanpora (‘nazioartera’) begira jartzen diraakademikoetan ustez jantzienak, etaabsentzia, subjektu, pneumatiko etaholakoak erabakitzen hasten dira. Estatu kolpea eman zuten jakintsuek ez zekitenzer zen fonologia ere, eta ez ziren jabetuNB eta NP idaztea erabaki eta gero ezinzitekeela inolako moduz MM idazteaagindu (immigrazioa, etab.). Bestalde, hitanoa batzea astakeria iruditzen zait, edoastamaisukeria, eta ahoskeran ere osoarriskutsua da neurri xuhur batetik aurrerajotzea.».

 2 «Arazoak, niretzat, aurreko galderanerantzundakoen bidetik datoz, alde batetik.Bestetik, euskara bizi den herrietan Batua ia beste hizkuntza bat balitz bezalasentitzen da, benetako hizkuntzarenbertsio formala edo hila. Batua besterik ez dagoen tokietan erdarak hartzen duhizkuntza biziaren tokia, Euskal Herri edoDeserriaren soziolinguistika halakoxeadelako. Nolanahi ere, esan beharra dago Batuak ez duela gaizki emateninprimakietan, literaturan, fedabideetan etaidazten den bezala hitz egiten den lekusolemne edo ofizialetan; orobat EuskalDeserriko kaleetan erdararen ordez Batuaaditzeak gaitzerdiko sentimendu on batdakarkit gehienetan».

 

Lorea Agirre Dorronsoro. ‘Jakin’ aldizkariko zuzendaria

1 «Ibilbide luze eta aberatsa egin du euskara batuak, zorionez, eta hizkuntza batek biziberritzeko behar dituen erronka linguistiko guztietarako prest dago.Besterik da hiztun, hiztun taldeak eta erakundeak prest ote gauden geurehizkuntza gaitasunari dagokionean.Eskerrak ematekoa da 1964eko Baionako Biltzarrean euskara batuaren afera hil ala biziko gai gisa planteatu izana. Izan ere, euskara batuaren beharra eta ezinbestekotasuna ez da kontu gramatikal filologikobat. Hori lan tresna da, baina euskara batuaren beharra euskararen beraren bizi-iraupenaren eta biziberritzearen behar bera da. Gauza bera dira hizkuntza batua eta hizkuntzaren berreskurapena. Biak batera doaz. Hiztun komunitatearen berregite etabiziberritzearen muinean kokatzen dahizkuntza batasuna. Hizkuntza baturikgabe nekez dago herririk zentzu kultural antropologikoenean, nekez dago naziorik,eta naziorik gabe zer dira bestelakoegiturak».

2 «Bistan da hizkuntza batuaren etae uskalkien arteko tentsioak bizirikdirautela gaur egun ere. Hizkuntza batuaren alde egiteak ez du esan nahieuskalkia alboratzen dela. Eta, modu berean, euskalkia estimatzeak ez lukehizkuntza batua baztertzea ekarri behar.Uste dut euskara izan behar dugula gogoan eta norberaren ‘euskaratxoaren’erabilera euskararen markoan kokatubehar dugula. Euskararen erronketako bat,beraz, euskalkia noiz eta zertarako erabili eta batua noiz eta zertarako erabiliargitzean datza. Nire ustetan, arau orokorrak honako honek izan behar luke:jardun publikoan beti hizkuntza batuan(irakaskuntzan, lan munduan, erakundepolitikoetan, justizian…), eta harremanpribatu ez publikoetan euskalkia, hala nahiizatera —eta baldin eta euskalkidunbazara—. Arrazoi nagusia sinplea da: eraginkortasuna. Euskaldun orori ari bagara ezin dugu gure euskalkian egin,baldin eta uler gaitzaten nahi badugubehintzat. Umorea, txantxa, berriketa…batuaz ere egin liteke. Eta argi dago batuaz hori egiten duenik ere badela. Batuakgraziarik ez omen du, ez omen da naturalahorretarako, entzun ohi da oraindik ere, eta, agian, hiztunaren euskarak ez dugrazia emateko adina mailarik. Behar bada hiztunaren mugak dira hizkuntzarenak baino, hainbat politikoren eta eremu askotako agintari eta aditu publikoren hizkuntza gaitasunarekin, eguna joan eta eguna etorri, argi ikusten den bezala»


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude