Karrika 177. 2014ko otsaila

Atsoaguretu nahi? Etorri Karrikiri dendara

Otsoen hilabetean sartu gara jada eta sagardotegisasoia hastearekin batera, inauteri giroan murgildugara Euskal Herriko hainbat txokotan. Bada,horietan behar bezala ibiltzeko, Xabier karrikakoKarrikiri euskal dendan osagai mordoa aurkitukoduzue euskal mozorroak norberak bere kaxa eginahal izateko: txano eta kapelak, ezkilak, makilak,oihalak, larruak, e.a. Estafeta zeharkatzen duenkarrikako gure saltokira etorri eta Jonek eta Belenekmozorroei buruzko zuen zalantzak argitu etalaguntza emanen dizuete.Eta mozorroez gain, gure dendan behera penak etagora pozak hasi dira dagoeneko eta sekulakopagotxak aurkituko dituzue saltokian ditugunhainbat produktutan; kamisetak, jertseak, euskaljantziak, mahai zapiak… e.a. Sekulako beherapenak.Ez galdu aukera!!Hilaren hasieran, bestalde, otsailaren 4an, SantaAgeda Bezpera ospatuko dugu etaaurreko urteen gisara, Iruñeko karrikan barnakantuan arituko diren abeslari talde eta abesbatzeiongi etorri beroa eginen diegu Karrikiriko guresaltokiaren atarian.Bestalde, gogoan hartu gure zerbitzuek aurreradarraitela: lan poltsa, pisukideak, itzulpengintzazerbitzua, gure bulegoa, @Karrikiri twitter kontua,establezimendu euskaldunen zerrenda, gure onlinedenda, e.a. Eta horren guztiaren berriwww.karrikiri.org gure webgunean aurkituko duzue.Azkenik, ahaztu baino lehen, gogoratu nahi dizueguhilaren erdialdera Karrisolasa egitasmoaren bestesaio bat izanen dugula, otsailaren 19an hain zuzenere. Jorratuko dugun gaia «Dantza Iruñerrian»izanen da eta, hilero gisa, interesa duen orok partehartzeko aukera izanen du. Gai horretaz solastekoJuan Karlos Ornatek Karrikarako espresuki egindakoartikulu ekarpena landuko dugu eta bera ere bertanizanen da gurekin. Esan bezala, hitzordua hilaren19an izanen da arratsaldeko 19:00etan Xabierkarrikako gure saltokian. Animatzen?Ongi pasa inauteri eta sagardotegietan!!!


Aingeru Epalza.

«Gure Jerusalem galdua» AingeruEpalza idazle iruindarrak hamar urtezlandutako «Erresuma eta Fedea»triologia mardularen hirugarren liburuada, berriki karrikaratua. Umorea etaironia nagusi dira Amaiurko gazteluarensetioaren ondorengoa kontatzen duenXXI. mendeko nobela honetan.

 Trilogia XVI eta XVII.mendeetan girotuta dago.Irakurri ez duenari nolaaurkeztuko zenioke?Fikzio historiko bat da, gureiraganean kokatua. Ez da,beraz, historia liburu bat. Hainzuzen ere, historia liburuetanagertzen ez dena agertzen danirean: zer pentsatzen zuten,zer zuten gogoan eta, bereziki,jende xehea nola bizi zen etanola bizi zituen gertakariak.Gainera, gure historia liburuakAmaiurrekin bukatzen dira.Nik Amaiurren ondotik zergertatu zen agertu nahi dut.Franko du abentura nobelaklasikoetatik, baina atalbatzuek nobela beltzetikatereak dirudite. Zati batzukaski erotikoak dira eta bertzebatzuek, berriz, gogoetarakobidea ematen dute. Eta tartean,umorea eta ironia dabil. Duelahainbat mendetako kontuez aribanaiz ere, XXI. mendekonobela da. Horrek nahitaezkoegiten du umorearen etaironiaren presentzia.

Trilogiaren ardatz nagusiaJoanes Mailuk bere biziazegiten duen kontakizuna da.Nor da?1521ean, konkista gaztelarrarenondoan, Nafarroa Behereankokatzen den iruinseme bateniloba da Joanes. Nafarroakoerresumaren zerbitzari leialada, leialik leialena. Joanesek,gainera, badu bertze ezaugarribat: Nafarroako erregeren anaiabastarta da, sasikoa, eta harenigual-iguala. Bistan dena, nikasmatutako pertsonaia da,fikziozkoa da. Haren inguruan,dantzan jarri dut historialiburuetan agertzen direnpertsonaia mordo bat:erregeak, idazleak, nobleak.Haien eskutik, Joanesek XVI.mende bukaerako eta XVII.mende hasierako gertakariakbiziko ditu eta bere ikuspegitikkontatuko dizkigu. JoanesMailuren oroitzapenez aparte,liburuaren bertze adar bat daPedro Agerre elizgizonakParistik Euskal Herrira egitenduen bidaiaren kontakizuna.Pedro Agerre, jakina, Axularda, nik asmatutako Axular bat,espainolen berriemailea, puntudiaboliko bat duena. Bipertsonaiak elkarrekintopatuko dira noizbait.

Azken lan honetan Jerusalemeuskaldunon hiriburua da,alegia Iruñea. Zergatik? Zerhiriburu klase da?Jerusalem hiriaren ideiasantutasunari lotua dagomunduko hiru erlijiomonoteistetan, baita hiri galdueta berreskuratu beharrarenideiari ere. Hori indarreanzegoen nire liburuak jorratzenduen denboretako jendeenartean. Liburuarenprotagonista nagusiaerbesteratuen ondorengoa da,amets duena Iruñeaberreskuratzea Nafarroakoerresumarako. Harendako, etaharen ingurukoendako, beraz,Iruñea «Gure Jerusalemgaldua» da. Nolakoa zen? Tikia,zikina, iluna, hotza,osasungaitza, harresiek etagogoak hertsatua, zitadelakzelatatua, elebiduna etasekulako pobrezia haztenzuena, guti batzuk ongi bizibaziren ere.

Zer moduzko harrera izan dutrilogiak? Eta «Gure Jerusalemgaldua» azken lanak?Nire espektatiben gainetik ibilida. Lehenbiziko alea plazaratunuenez geroztik izan dut jendemultzo fidel bat segidaeskatzen aritu zaidana. «GureJerusalem galdua» liburusalduenetariko bat izan zenDurangoko azokan.

Lan mardula da, ziurrenik orduasko kendu dizkizuna. Pozikgelditu al zara egindakoarekin?Beti gelditzen zaizu dudairakurraldi bat gehiago eskainibehar ote zenion, gauza batzukhobetze aldera. Alabaina,hamar urtez proiektu beraribueltaka ibili ondoan, lanaburutu eta bertze kontubatzuetan hasi baizik ez duzunahi.

Ez da iraganera begira idaztenduzun lehenengo liburua.Bistan da historia interesekoaduzula. Zerk erakartzen zaitu?Historiak balio bikoitza du,neurri batean kontrajarria.Alde batetik, gure orainetikurruntzeko aukera ematendigu, eszenatoki, ikusmolde etagertakizun desberdinakeskaintzen dizkigulako gureliburuetara ekartzeko.Bertzetik, gure orainariheltzeko ispilua da. Azkenbatez, iraganaren ondorioa garagu, eta gauza guti gertatzenzaizkigu lehenago, nolabait ere,gertatu ez direnak.

Bistan da historia interesekoaduzula. Zerk erakartzen zaitu?Proiektuak beti izaten ditut.Hamar urtez kontu luzeakidazten ibilita, laburrerajotzeko beharra dut orain.Seguru aski kontakizunmotzak bilduko ditu nirehurrengo liburuak.


Dantza Iruñerrian. Juan Karlos Ornat

Izenburuak gaurko Iruñerrian egiten dugundantza tradizionalaz pentsatzera eramatengaitu. Baina horretarako ikuspegi zabalahartu behar dugu tokian, denboran zeinjendartean.Denboran, historian zehar dantzatradizionalak izan duen bilakaera ezagutubehar dugu, urteetan gure kulturak etabereziki dantzak izan dituzten influentzia,korronte, iragazkortasun etairagazgaiztasunak kontuan izanik.Tokian, Iruñerria ez da isla kultural bat izan.Donejakue bidearen barruan kokatua egoteaketa urteetan herrialdearen hiriburu izateakkanpo eraginetara irekia egotera behartudute, bere purutasuna zailduz.Ezin ahaztu mendeetan eta hamarkadetangertatu diren aldaketak.Edonola ere, Nafarroako DantzarienBiltzarraren sorreraz hasiko gara, 1977-1978.urteak dira.Garai horiek irakite politiko eta sozialhandikoak ziren. Erregimen frankistarenbukaerak erreprimitutako euskal kulturaaskatzeko bidea zabaldu zuen. Jendartebipolarizatu bat, tarteko gune txiki ikusezinbatekin. Ez bazinen dantzan aritzen, ezbazenuen euskaraz egiten edo txistua jotzen,euskalduna ez zinenaren itxura zenuen, hauda, identitate izpirik ez zenuen. Urteekinpendulu efektuak egoera normalizazio bateraeraman zuen.Zehazki, dantzari kopurua biderkatu eginzen. Gero, urteekin, behera egin zuenkopuru horrek. Horrek, itxuraz, dantzakrisian zegoela adierazi zuen. Baina dantzakeuskal kulturaren beste alorreneboluzioarekin bat egin du. Interes bereziaagerian zegoen, dantzan ikasi, dantzaezagutu eta gure dantza eta ohiturakikertzeko.Gaur egun interes horrek behera egin dunabarmen.Beste fenomeno deigarri bat, Iruñerriko etaIruñeko auzoetan dantza taldeen sorreraizan zen. Eta, horretaz gain, dantzari txikientaldeen sorrera, garai horretara arteexistitzen ez zirenak. Beharbada, joerahorrek dantzaren infantilizaziora eramangaitu.Gaur egun, hainbat egoera ezberdin aipatubehar dira, ez bakarrik Iruñean gertatzendirenak. Dantzari txiki eta adineko dantzataldeen igoera… Folklorearen ardurak geroeta kide gazteagoei zabaltzeak infantilizazioaareagotzen du.Bestalde, ezin ahaztu dantza taldeetatikkanpo dantzan ikasteko gogoaren igoera.Gero eta gehiago dira dantza ikastaroeneskaerak, bereziki helduentzat. Horretazgain, dantzazalearen figura gora doan bestefenomeno bat da. Dantza talde bateko kide ezden pertsona dugu, baina dantzaz gozatu etahura praktikatzen duena. Aipagarria da«Karrikadantza» bezalako ekimen libre etairekiek duten erantzuna; hartan, hilabeteanbehin, Iruñeko alde Zaharrean 100-200lagun bi orduz dantzan gozatzera biltzendira.Beste mugimendu bat, auzoetanberreskuratu edo sortu diren«Dambolinausiak» dira. Festen arduraduten gazteak, dantzari garrantziaberezia emanez.

Galderak: Zer da? Nola? Zertarako?Dantza tradizionala Euskal Herriarennolakotasun bat da. Baina erabilgarria dennolakotasuna, ikuskizun edo gozagarri bezalaerabili dezakegun marka da.Identitate eta gizarteratze funtzio batbetetzen du.Hasierako errebindikazio boom batenondotik, erreleboa bilatzera dedikatu da, kidegehiago biltzera saiatu ordez.Dena den, Euskal Dantza tradizionalakosasun sendoa du. Erabiltzaile asko ditu,beharbada kantitatea kalitatea baino gehiago,eta beharbada, autokritika gutxi eginez.

Etorkizunerako erronkakBiltzarraren estruktura sendotzea. EuskalHerriko Dantzarien Biltzarra gara.Nafarroako ordezkaritza NDB da. Orain delaurte bete Iruñako Dantzarien mahaia(Irudama) sortu zen NDBren baitan. Iruñekozazpi dantza taldez osatua dago. Azkenaldian, elkartearen aktibitatea hainbatesparru ezberdinetara zabaltzen ari da.Dantza taldeez gain, dantzazaleengana ereireki da hainbat ekimen bultzatuz.Etorkizunean, dantzaren inguruan laneandihardugun kide guztiok (dantzariak,zaletuak, musikariak, ikerlariak, dantzamaisuak) biltzarraren parte izan nahi dugu.Horretarako, instituzioek lan hori ondarepublikoaren aldekotzat hartu eta babestubehar dute elkarlana bultzatuz.Beste erronka bat dantzaren ingurukoezagutza eta prestakuntza maila handitu etasendotzea da. Dantza tradizionala bermatueta gizartean hedatzea. Helburu horilortzeko, egungo ezagutza jaso etadokumentazio egoitza bat sortzeaezinbestekoa da.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude