Karrika 13. 1998ko apirila

Kulturaren heldutasuna


Beti izan dira, eta gaur egun ere ez dira falta,”kulturak” (nahasmendurik izan ez dadin “hizkuntz komunitate batek sortzen duen produkziotzat” harturik) konparatzen dituztenak; hori bai, normalean komunitate horren bizi-baldintzak kontuan hartu
gabe, -bai kuantitatiboki, bai eta kualitatiboki ere- guztiz desberdinak izanik.
Hasteko eta bat kopurua. Bada ibiltzen dena produkzio kopurua alderatzen auzokoekin, azken hauen hiztunak berrogei edo berrogeita hamar milioi direlarik, seiehun mila eskas baizik ez garelarik gu. Aipatu beharrik ez, nork “irabazten” duen. Hain zuzen hiztun kopuruak beti baldintzatu baitu gure historia; bertze kokoriko joko zuen oilarrak Ertaroan hogei milioi izan bagina. Hala ere. alde horretatik ongi gabiltza Euskarak baitu orain historian zehar sekulan izan ez dituenak baino hiztun sehiago. Beraz, bagoaz aitzina.
Produkzio kopurua txikiago izanik, posibilitate gutxiago daude. zerbait nabarmena izateko, bistan da. Hala ere azken urte hauetan gero eta ageriago gelditzen ari da, badirela produktu esportagarriak. Oroit beharra dugu Islandiak (berrehun milako hiztun kopuruko komunitatea) baduela literatur Nobel bat. Baina, Islandian ez bezala, gure hizkuntz komunitateak munduko oztopo ia guziak pairatu behar ditu:
Auzokoen (eta zenbaitetan bertakoena gehitzen zaielarik) mespretxu eta oldarteak, elebitasun basa baten ondorioz desegituraketa, alfabetatze falta… eta hala ere hemen gaude. bizi gara, sortzen dugu… gure “txikitasunaren” neurri guzien gainetik, handiago baina zapalduago dauden bertze herrien harridurarako (Okzitanoak adibidez).


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude