Karrika 12. 1998ko martxoa

Zenbat gara


Lertxundiren aspaldiko kantak egiten zuen galdera da izenburukoa. Eta funtsean. Ez du inporta zenbat garen; hizkuntz eskubideei buruz ari garelarik ez bederen.
Anitzetan errepikatzen den leloa da: gutxi dira euskaldunak, beraz ezin dute gauza handirik igurikatu; gehiengoa balira… tira. baina ez izanik…
Bitxia da ikustea nola aldatzen diren neurtzeko parametroak gaiaz. aldatzen bagara. Demagun natura arloan ari garela; hor garbi dago. gutxi izateak du balioa sortzen. Inork ez du eulien aldeko neurriak eskatuko “gehiago” direlako, baleak baztertuz. eskas zenbait direlako.
Gobernuek ez dute babes-legerik arautuko beleen bizi baldintzak bermatzeko, baina bai arranoenak segurtatzeko. gutxi batzuk direlako hain zuzen.
Naturan gertatzen denak ekologia du izena, eta izan, bada hizkuntz-ekologia bat ere. norbaitek ez badaki (edo ez badu jakin nahi) ere. Ideia nagusiak berberak dira: gehiago izateak ez dakar eskubide guzien jabe izatea, deus ez, utziz “gutxi” direnendako. Are gutxiago “gutxiengo” hori ttikitu denean haren gainetik -eta kanpo- dauden arrazoiengatik.
Giza eskubideak ez dira gehiengoaren afera giza eskubide pertsonalak bazter ezinak dira eta “gehiengoak” ez errespetatzeak badu izenik: gizakien kontrako krimena.
Hasmentako galderari itzuliz, zenbat gara? Aski, gure eskubideak exijitzeko.
Herri honetan euskaldun bat gelditzen deno, bere eskubideak izanen ditu gehiengoak ikusi ala ez.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude