Karrika 11. 1998ko otsaila

Zinema euskaraz Iruñean


Gure zineetan Euskararen tokia hutsaren hurrengoa da gaur egun, arrazoi desberdinak direla medio. Aldi batetik oso pelikula gutxi egiten dira (kasik
bat ere ez) Euskaraz; zinea egiten dutenen artean ez da zaletasun handirik ikusten, profesional onak badira ere. Halakorik galdetzen zaionean baten bati, beti ariko da ikusleeremu txikiaz eta abar. Ongi ulertzen ez den arrazoia bertzaldetik,beti baitaude itzulpena edo azpitituluen posibilitateak; aski ongi oroitzen ditugu izugarrizko arrakasta izan zuten azpititulutako pelikulak, Brian’s life (Brianen bizitza) adibide gisa. Baina zinemaren sormenean ezin badugu gauza handirik egin, gainerakoetan bai. Funtsean ikusten ditugun pelikularik gehienak Ingelesez egina daude, eta aldiz erdaraz ikusi behar ditugu, nahi ala ez. Baten batek idatzi du ikusleak ez doazela zinera Euskarazko pelikularik ikustera… eta galdera da, noiz izaten al du halako oportunitaterik? Eta izaten denean… baldintza onetan al da? Erran nahi baita, estreinaldiak edo aspaldiko pelikulak (beraz ezagunak gehienetan) al dira? Hemen garbi dagoena da normalean ez dela posible ere.
Hurrun gabe behin baino gehiagotan saiatu dira Disneyren pelikulak itzultzeko baimena lortzen (erdarazko bertsioarekin batera estreinatzeko) eta ez da eskuratu, hain zuzen katalanek aurten lortu dutena.
Bitartean abian da “Zinema euskaraz Iruñan” ekimena KARRIKIRIren bitartez. Ez dira izanen baldintzarik hoberenak baina… kasu! Marius eta Jeanette filma estreinaldia izanen da.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude