Jostailua eta harria (Peio eta Itsua)

Arkaitz Cayado ‘Itsua’ hip hop produktoreak eta Peio Azkarate raplariak sorturiko taldea da Peio eta Itsua, eta atera berri dute “Jostailua eta harria” proiektua.

Egiten duten musika rap alternatiboa da, eta boom bap erritmo berritzaileak
sortzearen erronka izan dute abiapuntutzat. Zazpi kantek osatzen dute proiektua eta bertan politika eta barne gudak dira gai errepikatuenak.

Kolaborazioak ere baditu durangotarren diskoak, izan ere Gunflow eta Dj Jackieren parte hartzea izan dute. Grabaketa Salad Studioan egin dute eta azala Zotefunkek diseinatu du.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude