Iruñean kantuz

Euskaldunok kantatzen ibiltzeari diogun zaletasunari erreparatuta eta Baionan aspaldi hasitako ohitura bati jarraikiz, Iruñerriko hainbat elkarterekin batera “Iruñea kantuz” egitasmoari heldu genion 1995ean. Hilabeteko lehenengo larunbatean alde zaharreko karriketan lagun koadrila biltzen gara euskal doinuak abestuz ongi pasatzeko asmoz. Zuk ere gurekin bat egin nahi baduzu, eztarria berotu eta hurbildu eguerdiko 12:00etan Iruñeko Mercaderes karrikara.

2 thoughts on “Iruñean kantuz

  1. Zer dugu asteburu honetan? | Karrikiri

    […] Iruñean kantuz […]

  2. Aitor Zarraga

    kaixo
    Bizkaiko eta gipuzkoako kostaldeko lagun talde bat gara eta hurrengo ekainaren 1an Iruñara hurbilduko gara egun pasa. Entzunda daukagu Iruñan kantuz -kantu zuen ekimenaren barri eta nahiko genuke jakin egun hortan, hileko lehenengo larunbata izanik ekimena gozatzeko parada izango dugun?.
    eskerrik asko eta laster harte


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude