(I) Sara Zozaya

Soinu ezberdinekin dator oraingoan Sara Zozaya kantautore donostiarra. Duela bi urte argitaratu zuen “III” proiektuan, pianoaren eta biolontxeloaren soinu akustikoak ziren nagusi, eta oraingo honetan berriz, elektronika kutsua ezarri dio bere estiloari. “Bat” abestia eta bideoklipa argitaratzearekin hasi zuen (I) ibilbidea otsailean.

Ondoren, konfinamendu garaian murgildurik, “Benetan”, “Alien” eta “lili” abestiak bideoklip eta guzti kaleratu zituen. Azkenik, ekainean “Owltro” kantarekin, (I) EP-a osorik atera zuen jendartera. Nerabe taldearen abeslaria indartsu dator proiektu labur baina hunkigarri honekin.

Benito Lertxundiren ahotsaren kolaborazioa izan du “Benetan” abestian, eta soinuari irudia emateaz berriz, Itxaso Navarro arduratu da, bideoklip berezi baten bitartez. “Lili” kantan, erritmo elektronikoekin batera, egunerokotasunak duen frenetismoa apartatu eta norbera zaintzearen alde abestu du Sarak: “Behar dugu, etzan eta ixo”.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude