Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’

Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz Canok, urriaren 6a, Elgoibarko Izarra elkarteak  antolatzen duen “Euskara ala ezkara” jardunaldian.

Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten uzten ez zionaren paperean aritu zen Cano, beti bezain dotore eta fin.

Irakurritako testuak berehalako inpaktua izan zuen eta egun haren ostean ere ahoz aho zabaldu zen. Hilabete honetan Hiri Buruzagira Harkaitz Canok bisita egingo duela aitzakia hartuz, bideoa hemen partekatzen dugu zuekin.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude