Ezer sentitzeko (Dena)

Ondarroako hiru gaztek osatzen dute DENA taldea: Beñat Eizagirrek, Unai Aretxabaletak eta Xabat Ituartek. EZER SENTITZEKO izena jarri diote autoekoizi duten euren lehen diskoari.

Duela hiru urte batu zen lehenengo aldiz hirukotea, Ondarroako musika kolektiboak antolaturiko Txilixoka Egunean kontzertu bat eskeintzearen aitzakiaz. Hiru urteko ibilbide honetan, kanta propioak sortzen aritu dira, eta orain kanta hoiek diskoa osatu dute. Bederatzi kantuk osatzen
dute proiektua, zazpi letradunak eta bi interludio. Bere estiloa rock alternatibo, post hardcore eta stoner rock gisa definitu dute, nahiz eta beste hainbat kutsu eta ikutu aurkitu daitezkeen euren musikan. Adibidez, trap estilotik hartu dute inspirazioa kantu oinarri batzuk sortzeko edo
punkera hurreratzen den kantu bat ere badute.

Nahiz eta diskoa ahalik eta modu gordinenean grabatzen saiatu diren, estudioan bizitako sorkuntza prozesuak, elektronikadun kantu bat diskoan txertatzera eraman ditu. Kantetan landuriko gaien artean bakardadea, ignorantzia eta apatia daude eta hauen barnean beste azpigai asko. Kanta bat sortzearen prozesua riff edo erritmo batetik ateratzen ohi dela diote eta gero, hiruen artean garatzen dute melodia. Horren ondoren, Beñatek hitzak ipintzen dizkio melodiari. Interneten bidez lortu dute proiektua finanziatzeko diru bilketa, eta hasieran zuten helburua lortu dute: estudio batean sartu eta esperientzia bizi. Uztailan grabatu zuten Mutrikuko AME estduioan, Axular Arizmendiren eskutik. Gainera, bi kolaboratzaileren ahotsak izan dituzte diskoan: Ruben Barnedorena eta Paule Bilbaorena. Entzuleari bidaia bat proposatu nahi izan diote, kantu guztiek euren artean zerikusia izatea nahi izan baitute. Horrek, diskoa era kontzeptual moduan aurkeztera eraman ditu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude