“Euskarak 365 Egun” erabiliZ

unnamed

 

 

Heldu den larunbatean, azaroak 28, eguerdiko 13.00etan “Euskarak 365 Egun” ekimenaren agerraldia eginen dugu.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskal Herrian zehar, tokian tokiko bazkideekin batera antolatzen duen Euskarak 365 egun kanpaina abiatzeko prest da beste urte batez. Euskara egunero delako, ekitaldi bat prestatu dugu Iruñerriko euskaltzaleen Topaguneak:

Karrikirik, Zaldiko Maldikok, Biltokik, Karrikaluzek, Zorrokak eta Euskalerria irratiak elkarlanean, Duguna dantza taldearen laguntzarekin.

Honen bidez, atsegin handiz  gonbidatzen zaituztegu ekitaldira bertaratzeko. Ekitaldia bera laburra izanen da. Hori bai,  aurretik eta ostean nahi izatera, aukera izanen duzu gurekin tragotxo eta mokadutxo bat partekatzeko Zaldiko Maldiko elkartean 12:00etatik aitzinera. Eta soka-dantzaren entseguan parte hartzeko aukera ere izanen duzu

Azaroak 28 Larunbata, 13:00 etan Udaletxe Plazan

Ekitaldia:

– Aurtengo manifestuaren irakurketa: Kike Diez de Ultzurrun

– Sokadantza kantatua: Duguna dantza taldeak gidatuta

Egin hemen klik 

https://www.youtube.com/watch?v=7ZWV2YRQSvs

2014ko ekitaldia ikusteko .


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>