Euskal Antzerkia Nafarroa Garaian urtarrileko Karrisolasan

Heldu den urtarrilaren 22an Karrisolasa saio berria eginen dugu Iruñeko Karrikiri Euskaldunon Topagunean eta 2014ko lehenengo solastartean Euskal Antzerkia Nafarroa Garaian gaia hartuko dugu hizpide. Hitzordua, esan bezala, hilaren22an izanen da arratsaldeko 7etan Xabier karrikako Karrikiri dendan. 

Eta antzerkiaren egoeraz solastu ahal izateko Aitor Txarterina antzerkigilea izanen dugu gonbidatu eta hark egindako artikulu-ekarpena hartuko dugu abiapuntutzat. Behean ikusiko duzuen PDFa behera kargaztuz eskuratu ahal izanen duzue. 

Beraz, badakizue, gaia gustuko baduzue, hurbildu Karrikiri dendara eta guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara. Animatzen?

Hitzordua: urtarrilaren 22an 19:00etan Iruñeko Karrikiri dendan

Ongi etorri!!! 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude