Etenik gabe (Karrika 248)

Kaixo lagun!

Uda zoragarria izan duzuela espero dugu, bizi dugun egoerari aurre egiteko indarrak bilduta. Anormaltasun berri honetan, gure ohiko zereginetara bueltatzea dugu aukerarik hoberena, posible bada behintzat! Hortaz hemen duzu 2020-21 ikastaldiko lehen Karrika, betiko maitasunez sortua:

248. zenbakia, 2020ko iraila

Beti bezala zure gustokoa izatea espero dugu, eta ez ahantzi edozertarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaudela. Zaindu zaitezte eta zaindu ingurukoak!

Karrikiri Lan Taldea

Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.

Zuk ere jaso nahi duzu? ➡️ http://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/

Hemeroteka atalean eskuragarri daude 1997etik aurrera argitaratutako Karrikak, hementxe:
http://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/hemeroteka/


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude