Erraietatik (Beietz)

Beietz-Erraietatik

«Beietz» gustatu aurrean dugun proposamena! Arbizutik datorren taldea da, eta hemen da haien estreinako lana. Bi urtez lanean aritu ondoren argitaratu dute Erraietatik izenekoa. Haien hitzetan, Celtic-Parranda estiloa jorratzen dute, hala ere Pop eta Rock ikutuak ere ez dira falta taldearen zuzenekoetan. Beraz, fusioa da nagusi sakandarren proiektu berrian.

Ortzi Folk taldean lehenbizi, eta Skalariak taldean ondoren, esperientzia pilatua dute musikariaek. Hiart Leitza, Amaia Errazkin, Maider Jaka, Peio Skalari, Martin Larraza, Oihan Mendinueta eta Josetxo Ramosek osatzen dute Beietz taldea.

Eskoziar doinu tradizionalak edo eta doinu alaiagoak ere bildu dituzte, guztiak oso aproposak plazarik plaza aritzeko eta jendea dantzan jartzeko.

Hemen eskuragai.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude