Zurekin Iruñea Euskaldunago

Zu + gu = Iruñea euskaldunagoa

Azken 20 urte hauetan, Iruñean euskararen alde egindako lanak merezi izan du. Iruñean, geroz eta euskaldun eta euskaltzale gehiago gara, eta zurekin bat gehiago izanen gara! Anima zaitez eta egin Karrikiri-lagun, zure ideiak eta proposamenak gauzatzera gurera hurbildu zaitez!

bazkidetzarako-3

Elkarrekin ametsetan

Euskal komunitatea trinkotu: euskaldunon bizi-gogoa eta motibazioa ahalik eta gehien piztu eta sendotu, Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko. Iruñeko euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi ditugu.

bazkidetzarako-1

Bizitzeko eta izateko

Euskaratik eta euskaraz egiten jarraituko dugu Karrikiri euskaldunon topalekua izaten jarrai dezan. Nola? Lan bila dabiltzanen eta lana eskaintzen dutenen artean zubi lana eginez; pisukide euskaldunak bilatzeko zerbitzua emanez; euskarazko itzulpenak eta zuzenketak gauzatuz; merkataritzan euskarazko harremanak ahalbidetzen; Iruñerriko euskarazko agenda kulturalaren informazio gunea izaten, sare sozialak zein webgunearen bitartez, euskal produktu kulturalen sustapena eta salmenta bultzatuz (online denda eta Xabier karrikako denda).

bazkidetzarako-2

Milaka arrazoi bazkide egiteko

Bazkide eta bolondresekin batera, euskaldunon komunitatea trinkotu eta sendotzen dugu. Gure hiriko karrikan egoteko lanean jarraituko dugu. Erabilerako aukerak eman: nahiz karrikan nahiz etxean, edo lagunartean, eyskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

screenshot-from-2017-01-02-11-09-15
Gurera hurbiltzeko arrazoi faltan? Zatoz gure Xabier karrikako egoitzara bazkidetza burutzeko, edota bidaliguzu e-posta bat honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, e-posta helbidea eta kontu-korronte zenbakia (IBAN kodea + 20 zenbaki). Bazkidetza kuota 25 € da hiruhileko, 100 € urtean. Beste azpiko inprimakina beteta ere bazkidetu zaitezke!

5 thoughts on “Zurekin Iruñea Euskaldunago

  1. ZUREKIN BAT GEHIAGO! | Karrikiri

    […] Zurekin bat gehiago! […]

  2. Jone Arraras Aierdi

    Egun on Karrikirikideak!!
    Zer egin behar dut ba bazkide egiteko?
    milesker

  3. Elkarrekin… Zurekin bat gehiago! | Karrikiri

    […] Zurekin bat gehiago! […]

  4. Orrialdea ez da aurkitu | Karrikiri

    […] Zurekin bat gehiago! […]

  5. Ametsetan… Zurekin bat gehiago! | Karrikiri

    […] Zurekin bat gehiago! […]


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>