Irakurzaletasuna ikastetxeetan

P1020414

Iruñerriko D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan irakurketa bultzatzeko kanpaina egiten dugu.          Ikastetxeei kalitatezko haur liburuak proposatzen zaizkie zikloz ziklo mailatuak eta geroz eta gehiago dira kanpaina    honetara batzen diren ikastetxeak.

Beti erakunde adituen irizpideei jarraituz osatzen ditugu zerrendak, hau da, literatura kanona osatzeko erabiltzen diren iturriak:

  • Galtzagorri elkartea
  • Debagoienako liburutegien sarea
  • HUHEZI

Gauzak horrela, Xabier karrikako euskal dendan salgai jartzen diren haur liburuen jarraipena egiten dugu.

Karrikiri Elkarteak eta Dendak egindako liburu zerrenda lagungarria izanen delakoan eskaintzen dizuegu.

Aurkezten dizugun zerrenda osatzean, Galtzagorri Elkartearen Ezinbesteko” liburuetan eta HUHEZIk osatutako “Oso gomendagarriak” eta “Zerrenda berezia” zerrendetan oinarritu gara.
Hiru eredu horiek hartzerakoan, agortuak edo deskatalogatuak diren liburuak kendu ditugu eta salgarriak direnak soilik utzi ditugu.

Beti bezala, Karrikiritik prest gaude nahi duzun informazioa emateko eta materiala probesteko.

Adin tarte bakoitzari dagozkion liburuekin zerrenda erabilgarriak ari gara prestatzen: