Elkartea

 

“Karrikiri euskaldun ameslari batzuen elkartea da. Sortu zenean Iruñean bizi ziren hainbat euskaltzalek bat egin zuten euskaraz bizi nahi zutelako. Gurean euskaldunen komunitatea txikia zen kopuruz, fisikoki sakabanatua, elkarren artean ezezaguna eta eremu publikoan islarik ez zuena.

Egoera horrelako izanik, amets egin zuten erosketak euskaraz egingo zituztela, pisu kide euskaldunekin partekatuko zutela egunerokoa, taberna eta jatetxeetan lagun eta langile euskaldunekin arituko osatuko zutela, soziolinguistikaz ikasteko aukera berezia irekiko zela, lana euskaraz egiteko poltsa bereza martxan jarriko zela, behar zuten dentista edo arkitektoarekin euskaraz solastuko zirela edo kalea alai eta kantari beteko zutela beste euskaldun askoren laguntzarekin. Amestu zuten Iruñean euskaldun izatea ez zela amets hutsa, benetan gozatzeko ametsa baizik.”

Karrika aldizkaria, 2006ko ekaina, 100. zk