Denda mugikorra

Euskal produktu kulturalen sustapena eta salmenta bultzatzeko ekimena da. Gure denda ibiltariarekin urtean zehar izaten diren hainbat ekitaldi bisitatzen ditugu (Nafarroa Oinez, Sortzen festa, Araban Euskaraz, Kilometroa, Folk Azoka –Portugalete-, Literaturia – Zarautz- e.a) Nafarroako euskal sortzaileen lanak bereziki, baina Euskal Herri osoko egileen lanak eta oro har euskal kultura ezagutzera emateko asmoz. Eta salmentetatik lortzen diren etekin guztiak Karrikiriko zerbitzuak sustatzeko erabiltzen ditugu.


Karrikirikook urte osoan zehar lana jaranarekin edo jarana lanarekin uztartzen saiatzen gara. Horrela, ongi pasatzen dugun bitartean elkarterako etekinak lortzen ditugu.

Hona hemen gure denda mugikorraren ibilbidea, apiriletik-abendura:
1 Nafarroaren eguna Baigorrin 2 Sortzen festa 3 Portugaleteko Folklore Azoka 4 Aezkoako eguna 5 Nafarroa Oinez 6 Araban Euskaraz 7 Kilometroak 8 Literaturia (Zarautz)… Festa non? Gu han! Gu lan!

Zure herrian edo hirian euskal ekitaldiren bat antolatu eta gure denda han izatea nahi baduzu, jarri garaiz gurekin harremanetan eta aukera izanez gero, hantxe izanen gaituzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude