Bilingual: Life and Reality (Elebitasunaren mitoak)

Bilingual: Life and Reality (Elebitasunaren mitoak)
François Grosjean
Neuchatel Unibertsitatea

http://josusierra.wordpress.com

Josu Sierrak bere blogean ondoko testuaren laburpena sartu zuen:

François Grosjean, Neuchateleko (Suiza)  Unibertsitateko irakasleak argitara eman du “Bilingual: Life and Reality“ eta bertan aipatzen du mito faltsu ugari direla elebitasunaren inguruan.

ELEBITASUNA FENOMENO BITXIA DA: Faltsua. Munduko populazioaren erdia, gutxienez,  elebiduna da eta hau nonahi eta jendartearen edozein taldetan gertatzen da.

ELEBIEK HAURTZAROAN IKASTEN DITUZTE DAKIZKITEN BI EDO HIZKUNTZA GEHIAGO: Faltsua. Pertsona ugari elebi bihurtzen da nerabezaroan edo heldua izanik. Migrazioa, hezkuntza, harremanak edo ezkontzak, besteak beste, horren arrazoi izaten dira.
 
ELEBIEK DITUZTEN HIZKUNTZETAN GAITASUN BERDINA GARATZEN DUTE: Faltsua. Egoerak anitzak dira. Hizkuntzak behar duten mailan ezagutzen dituzte. Batzuek hizkuntza nagusi bat dute, beste batzuek ez dute batean edo bestean idazten, edo irakurtzen edo ezagutza pasiboa dute, besterik gabe. Gutxi dira hizkuntza ezberdinetan goi mailako gaitasuna dutenak.

EGIAZKO ELEBIEK EZ DUTE AZENTURIK HIZKUNTZA EZBERDINAK ERABILTZERAKOAN: Faltsua. Azentu edo kutsuak ez du inor elebiagoa egiten. Faktore askoren eraginpean dago, besteak beste, hizkuntza noiz ikasi den. Hizkuntza bat bikain erabil daiteke azentua edukita ere, baita maila apalagoarekin azenturik ez edukita.

ELEBIAK ITZULTZAILE JAIO DIRA: Faltsua. Hizkuntza batetik bestera itzultzeko gaitasuna dute, baina eduki zehatzetan arazoak eduki ditzakete.

HIZKUNTZAK NAHASTEA ELEBIEN ALFERKERIA DA: Faltsua. Hizkuntzak nahastea edo maileguak erabiltzea guztiz arrunta da elebien arteko solasetan.

ELEBIAK KULTURABIDUNAK ERE BADIRA: Faltsua. Asko kulturabidunak dira, beste asko ez. Izan daiteke elebia eta kulturabakaduna, elebakarra eta kulturabiduna.

ELEBIEK NORTASUN BIKOITZA DUTE EDO NORTASUN ZATITUTA: Faltsua. Elebiak edo elebakarrak izan, guztiok egoera komunikatiboen  arabera jokatzen dugu.

ELEBIEK BERAIEN EMOZIOAK LEHENDABIZIKO HIZKUNTZAN EMATEN DITUZTE. Faltsua. Elebidun askok hizkuntzak batera ikasi dituzte, adibidez, eta emozioak bietan adieraz ditzakete. Hizkuntzen jabetza denboran memento ezberdinetan egiten dituztenengan hamaika faktoreren menpe dira.

ELEBITASUNAK ATZERATZEN DU HIZKUNTZAREN IKASKETA HAURRENGAN. Faltsua. Ikerketek garbi azaltzen dute ez dela horrelakorik gertatzen.

FAMILIAKO HIZKUNTZAK ERAGIN NEGATIBOA EDUKIKO DU ESKOLAKOA BESTE BAT DENEAN. Faltsua. Familiako hizkuntza oinarria da beste edozein hizkuntzaren ikaste prozesuan.

HAURRA ELEBIA EGITEKO GURASOEK BETE BEHAR DUTE “HIZKUNTZA BAT, PERTSONA BAT” SISTEMA. Faltsua. Haurra elebia izango da hizkuntza ezberdinak pertsona ezberdinekin mintzatuz edo hizkuntza ezberdinak egoera ezberdinetan mintzatuz. Faktore eraginkorrena hau da: hizkuntza bat edo gehiago erabiltzearen beharra egunean zehar.

ELEBIAK DIREN HAURREK HIZKUNTZAK NAHASTEN DITUZTE: Faltsua.
Pertsona elebakarrekin ari direnean hizkuntza bakarra erabiltzen dute.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude