Bazkide kanpaina eta Berri Txarrak taldeari elkarrizketa urriko Karrikan

Horrekin batera, urriaren 19an eginen dugun Karrisolasa ekimenaren saio berriaz, denda ibiltariaren hitzorduez, Larunblai ekimenaz eta urriaren 14ean Planetarioan Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak eskainiko duten emanaldiaren berri ere ematen dugu.

Artikulu ekarpenen atalean, berriz, Maite Goñiren “5 proposamen euskara sarean zabaltzeko” eta elkarrizketa tartean, Berri Txarrak talde nafarrarekin solasa AEBetan egun grabatzen ari diren lan berriari buruz.

Agendan, hilero moduan, euskarazko ekitaldi mordo eta interesgarria aurkituko duzue: Bertsoaroa 2011, Nafarroa Oinez, Biltokiren eguna, Sormen tailerrak, IKA eta AEKren ikastaroak, Bertsolari filmaren estreinaldia, e.a.

Gure gomendioei dagokienez, hAUSnART aldizkaria eta Lau kantari liburua batetik eta Napoka Iriaren “Lehertarazi edifizioak” eta Mikel Kazalis, Fer Apoa eta Txarly Diazen “Matxura” diskak bestetik.

Eta Karrikiri euskal dendan ere bada zer hautatua, ohiko marken udazken-neguko bildumak eta KarrikaDantza elastiko berria.

On egin!!!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude