Barrutik kanpora (Karrika 245, maiatza)

Koronabirusaren krisiak aldaketa betean harrapatu gintuen. Lan taldea berritzen ari giren, Irune Abarzuzak eta Ainara Santiagok haien lanpostuak utzi baitzituzten (mila esker egindako lanagatik), eta, Izaskun Barber eta Oier Morras sartu ziren haien ordez. Ongi etorri bioi!

Xabier karrikako denda martxoaren 14an itxi behar izan genuen. Eta oraindik ez dugu argi noiz ireki ahal izanen dugun. Iragarriak genituen zenbait aurkezpen bertan behera geratu ziren, eta lotuta, baita iragarri gabe, baina lotuak genituen beste batzuk ere.

Hala ere, denbora hau probesten ari gara zenbait lan aurreratzeko: elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei berbegirada bat emateko, sare sozialetan informazio baliagarria jartzeko edo bazkideen datuak eguneratzeko, besteak beste.

Online denda, aspalditik txingurri lanean sortutako denda dugu. Iaz salmenta politak izan genituen. Baina orain zabalpen handiago bat eman nahi diogu. Ezagutua eta erabilia izan dadin. Beraz, oraindik egin ez baduzu, hemendik gonbidapena egiten dizugu bertan sar zaitezen denda.karrikiri.eus eta zure ezagunen artean ere zabal dezazun. Euskal kulturak kantitatea eta kalitatea duela ikusiko duzu.

Jaso besarkada bat gure partez, zaindu zuen buruak eta zuen hurbilekoak.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude