AZAROAN ZER?

Aurkezpenak

Urrian aurkezpenak izan genituen bezala, oraingo honetan hau eta gazteen txanda da eta horretarako,  Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldiari hasiera emanen diogu:

Azaroaren 6an, asteartea, Juan Kruz Igerabide izanen dugu gurean, saritua izan den Irudimenaren alfabetoa aurkezten.

Azaroaren 13 an Etxepare sarien inguruan izanen dugu Castillo Suarez. Baita Dani Martirena ere, Cosimoren Kaituskak liburuarekin.

Eta zikloa bukatzeko, Yolanda Arrieta etorriko da azaroaren 20an.

 

Hitzen hotsak zikloan parte hartu duzuenontzat, eskerrik asko. Anje Duhalderen hitzaldian bikain portatu zineten eta giro ezin hobea sortu genuen denon artean.

18an etorriko da Izaro, eta sarrera lortu duzuenendako, espero dugu goxotasunez igarotzea igande hori. Seguru baietz!

Duela hilabete batzuk prestatzen hasi zen ariketa soziala hasiko da azaroaren 23an. Zu zer izanen zara? Ahobizi eta belarriprestak ikusteko irrikaz gaude. Oraindik izena eman ez baduzu, Karrikirin eman dezakezu, edo internet bitartez (www.izenematea.euskaraldia.eus) . Gogoratu izena emateko epea zabalik egonen dela 22ra arte.

Oraindik hilabete luze geratzen da eguberrietarako, baina pentsatu duzue zer eskatu Olentzerori? Dendatik pasa eta ideiak hartu; liburuak, musika, arropa… Eta iazko euskal jantzia txiki gelditu bazaizu, aukera bikaina duzu berritzeko. Ez ezazu azken momenturako utzi!

Azkenik, Merkataritzan Euskaraz martxan da. Urtero bezala, 2019an establezimendu euskaldunen liburuxka kaleratuko dugu. Erosketak nonahi, euskaraz!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude