Amaia Kowasch sareak ehotzen 221. Karrikan

Amaia Kowasch-argazkia

 

 

«Sareak ehotzen» liburuaren egile den Amaia Kowasch dugu hilabete honetako elkarrizketatua. Ezkabamendiko presoei janaria eramaten zieten emakumeen inguruan ikertzen luze aritu ondotik, hementxe dugu egilea emaitzaz hizketan.

 – Zerk piztu zizun Ezkabamendiko gotorlekura janaria eramatera zihoazen emakumeei buruzko interesa?

Nire amonaren historia beti buruan izan dut (liburuan agertzen da Carmen Fleta) eta ikusita omenaldi guztiak eta ikerketa gehienak gizonei zuzendutak zeudela, ikerketa proposamen hau egin nuen unibertsitate publikoan genero titulo bat ikasten nengoela. Poliki-poliki, sei urte ta gero ikerketa lan bihurtu da.

 – Zer motatako emakumeak ziren? Ba al zuten ezaugarri komunik?

Presoei laguntzeko sareak ehundu eta elkarrekin antolatu ziren emakumeei eskeinia dago liburua, emakume guztiak ezberdinak dira, historia ezberdina daukate eta Ezkabara igotzeko baldintzak ezberdinak ziren baita ere. Emakume horiek, izan ere, dela beren ideologia eta elkartasunagatik dela ahaidetasunezko loturengatik, eginahalak egin zituzten preso horien Fuerteko egonaldia jasangarriagoa izan zedin.

Emakume horiek guztiak Asturiasen 1934koaren ondoren izan zen errepresioa ikusirik eta ondoren kolpe militarraren ondotik izan zena ere ikusita, San Kristobalgo presoei lagundu eta elkartasuna agertzeko mobilizatu ziren.

 – Janaria eramaterakoan ezagutzen zuten elkar ala aldez aurretik ziren ezagunak eta elkarrekin hartu zuten janaria eramateko erabakia?

Bi kasu ezberdin dira. Alde batetik presoen senideak, estatuko puntu ezberdinetatik etortzen ziren beren senide presoen ondoan egoteko, bisitatzeko, janaria ekartzeko… eta beste aldetik, Iruñeko emakumeak daude. Emakume solidario eta militanteak, gehienak ideologia ezberdinetatik antolatu ziren presoei laguntzeko: sozialistak, komunistak, anarkistak eta emakume abertzaleen batzakoak.

  – Zein izan da liburu hau egitea okurritu zitzaizunetik argitaratu arteko prozesuan bizi izan duzun momenturik bereziena?

Sei urte hauetan bizi izan ditudan momentu guztiak bereziak izan dira, emakume hauen senide bakoitzarekin erlazio ezberdinak sortu ditut, baina egia da Petra Irigoienekin, 107 urteko emakume abertzaleko kide zena, harreman berezia daukat gaur egun.

Argazkia: Diario de Noticias

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>