Aingurak eta Arrangurak

Ostegun honetan Josu Jimenez Maiaren Aingurak eta arrangurak liburuaren aurkezpena izanen dugu Karrikirin.

Juan Karlos Lopez-Mugartzak aurkeztuko du poesia liburu hau.

Eskatu gabeko poema
eskatu gabeko musua
bezalakoa da.
Baina horrela eskatuz gero,
ezin diezazuket ezetzik esan.
Beraz, emadazu orri txuri bat
ea betikoa adierazteko
poema berri bat
idazten dizudan.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude