“Adiskide paregabea” Elena Ferranteren tetralogiako lehen nobela

Astebururako liburu gomendioa uzten dizuegu hemen. Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela duzue “Adiskide paregabea” liburua.

Elenak, Lenúk pertsonaiaren bidez, helduarotik, haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun Lilarekin duen adiskidetasuna, harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen ditu. 

Eta nortzuk dira Lila eta Lenú? Bada, Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Lila, hirurogei urteko emakumea da eta inori ezer esan gabe eta arrastorik utzi gabe, desagertu egin da.

Etorkizunari buruzko erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun desberdina badute ere.

Idazleak duen sentiberatasun finaz eta narraziorako gaitasun bikaina nabari da “Adiskide paregabea” liburuan.

Argitaletxea: Igela

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude