icon_standard   Bulego (Bulego)

Bulego taldea sortu berria dute Passepartout taldean aritzen ziren bost azkoitiarrek. Konfinamendua hasi baino egun batzuk lehenago eman zuten taldearen lehenengo kontzertua Donostiako Tabakaleran.

Euren musika “pop euskalduna”ren barnean definitzen dute, nahiz eta boskoteak lorturiko soinua panorama internazionalean dituzten erreferenteek inspiratua izan dela dioten (Eneko Aranbarrik eta Ander Azpiazuk gidaturiko irudi estetikan ere nabari da influentzia hori).…

icon_standard   cOUPAGES#4 (Anari+Thalia Zedek)

2008an hasi zen cOUPAGES saila, bIDEhUTSek sortua: “Sailberri honetan zazpi hazbete eta hirurogeitamar gramoko biniloan argitaratuko ditugu gustoko ditugun talde eta egitasmoak. Sail irekia izango da, non bi (edo gehiago) talde edo egilek elkartuko baitiren disko bat kaleratzeko, inolako aurre baldintzarik gabe, honakoan bezala, bakoitzak kantu bat emanez, nahastuz, bertsionatuz…esan bezala saila irekia izanen da”.…

icon_standard   Ama hil zaigu (Amorante)

Amorantek uda ostean argitaratuko duen diskoaren aurrerapen kanta moduan “ama hil zaigu” argitaratu du Forbidden Colours diskoetxearen eskutik. Joxean Artzeren hitzak Laboak musikatu zituen eta honen ondotik musikari askok bereganatu dute abestia. Amoranteren erritmo geldo eta elektronikoek Artzeren hitzek duten pisua gidatzen dute.…