
Parisko komuna izan zen, garai modernoetan, langileriaren lehenengo iraultzaren saialdia. Protagonistak asko izan ziren, eta horien izenak gaur arte ailegatu dira. Horietariko bat Louise Michel izan zen, emakume poliedrikoa; iraultzailea, poeta, irakaslea, pedagogoa, naturazalea, kolonialismoaren kontrakoa, internazionalista eta anarkista sutsua. Hogeita hamar urtez posta-trukea mantendu zuen Victor Hugorekin, hura zendu arte.…