icon_standard   Faroak (Txerra Rodriguez)

Sasoi latzak datoz, baita euskararen aldeko mugimendu sozialarentzat ere. Baina argi izan behar dugu gaur-gaurkoz badirela gure bidea argitu dezaketen faro batzuk. Yayo Herrerok nik baino hobeto azaltzen du, jakina: “Esperientzia komunitarioetan, ekonomia sozial eta solidarioan, emakumeengan, jatorrizko herrietan, agroekologian pilatutako jakintzak, azken finean, sistemaren ertzetan sortutako jakintza konplexuak dira gaur eta hemen egin behar ditugun eraldaketa sozialak argitzen dituzten faroak”.…

icon_standard   Eszeptikoak (Eneko Gorri)

ENEKO GORRI 2020ko maiatzaren 31 Argian

Euskal Herria laborategi txiki bat da: alternatiba, kontrakultura edo autogestioaren zelaia da. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuan, tradizioz, beti uztartu izan ditugu “egitea” eta “aldarrikatzea”. Kulturala da: larunbatean espazio publikoa okupatzen dugu kexua adierazteko eta ondoko egunetan gure premiei erantzuteko tresnak sortzen segitzen dugu.…