“Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloa

KARTELA

 

“Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak” zikloarekin emanen diogu hasiera udaberriari.

Martxoaren 28an, Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak  “Euskara irabazteko bidean” liburu aurkezpena eginen du; apirilaren 6an, Lorea Agirre kazetari, antropologo eta Jakin aldizkariko zuzendariak  “Bagara nor” Korrikak gorde duen mezua solasaldia eskainiko du 20.…

Urriaren 7ko ikastaroa bete dugu

‘Euskaraz eroso aritzeko pilulak’ titulupean urriaren 7rako antolatu dugun ikastarorako taldea bete dugu.

Mila esker izena eman duzuen guztioi, eta batez ere, itxaron zerrendan geratu zaretenoi.

Ikastaro honek arrakasta izan duela ikusita, berriz errepikatzeko asmoa dugu.  Data eta lekua zehaztu behar ditugu oraindik.…

Estres linguistikoa sendatzeko pilulak

Urriaren 7rako prestatu dugun ikastaroaren harira, Argia multimedian dagoen bideo interesgarri hau jarri dizugu hemen. Eta batez ere, bideo honen bidez, “Euskaraz eroso aritzeko pilulak” ikastaroaren berri emateko eta denok ikastaroaren inguruan ideia bat egiteko oso aproposa ikusi dugulako.

Ikastaroaren berri ematerakoan denok galdera bera egiten diguzue, baina zer emango duzue?…