icon_standard   AGUR, MAIATZALDIA, AGUR

Ekitaldi eta solasaldiz beterik egon da hilabete hau.

Karrikirin, Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik aurkeztu zigun Eneko Gorrik. Zaldikon, Xebax Christy-rekin, Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian gaiaren inguruan solastu ginen.

Baionan ere Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo izan genituen Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozei buruz hitz egin zuten, Lucien Etxezaharreta bideratzaile eta Edmundo Lacort sortzailearekin.…