icon_standard   HITZEN HOTSAK – Jurgi Ekiza

Hitzen Hotsak- en azkeneko saioa iritsi da. Igande honetan hirugarren ziklo honi agur esanen diogu.

Jurgi Ekiza izango da saio honen sortzailea. Willis Drummond-eko abeslariak tarte atsegina izateko aukera emango digu ekainaren 9an, eguerdiko 12:00etan.

Hemen behean Ekizaren bideo goxoa. Irrikan gaude!…

icon_standard   EKAINEKO EKITALDIAK

Maiatzari agur esanez eta eguzkiari ongi etorria emanez, hemen dugu ekaineko programazio kartela.

Ekitaldiz betea dugu hilabete hau, solasaldiak, liburu aurkezpenak eta hitzaldi musikatuak!

Hainbat sortzaileen bisita izanen dugu; Jurgi Ekiza Hitzen Hotsak-en azken saioan, Fito Rodriguez “Fake News” liburua aurkezten, Ibil Bedi talde berriaren aurkezpena edota Lucia Baskaranen “Gorputz madarikatuak” liburuaren aurkezpena eta solasaldia.…

icon_standard   Toño Muro – Hitzen Hotsak III

Hitzen Hotsak III zikloaren 2. hitzaldi musikatua hemen da.

Igande honetan, apirilaren 7an, Toño Muro izango dugu Karrikirin. Formatu honi jarraiera emanez, lau galderen bidez bere lanaren inguruan hitz egingo du. Saioa eguerdiko 12etan izanen da, sarrerak 6€an.

Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela.