Jon Gurrutxaga-Urbil Artola Azaroak 8: kontzertua + pintxopote

Azaroaren 8an, ostirala, 19.30ean, Karrikirira (Xabier karrika 4, Iruñea) hurbilduko zaizkigu Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.

Hitzen Hotsak, formatu txikiko hitzaldi musikatuen zikloaren amaiera izanen da. Horregatik eskaintza berezia dugu, kontzertua eta pintxopotea 3 euroren truke.

Ostiral arratsalderako plan bikaina.…

Biluzten bagara errazagoa da

Honatx Karrikiriko lagun den Irati Majuelok Argian idatzitako artikulua.

Joan, ez joan, zalantzan egon nintzen. Ekaineko lehen ostirala, lagunekin plana eta lau pareten artean egoteko gogo gutxi. Baina, hala ere, bazen zerbait kontzertura bultzatzen ninduena. Ez nituen lehenago entzunak (zaila, taldearen hirugarren emanaldi publikoa baitzen hura), baina ezagunak nituen eta banekien zerbait zekartela esku artean, zerbait ona.

IBIL BEDI

Ekainaren 7an Ibil Bedi taldearen aurkezpena izan genuen Karrikirin.

Euskal sortzaile hauei esker tarte izugarri atsegina igaro genuen gure dendan

. Freskotasuna dakarren taldea da eta ibilbide luzea izatea espero dugu.

Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra, Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak, Areta Senosiain, biolina, koruak, Eder Escalera, bateria, Javier Larrañeta, baxua.…