Nafarroako Batzordeen foroa (Euskaraldia), martxoaren 10ean

2. euskaraldia martxan! Nafarroako batzordeen foroa antolatu da:

Martxoaren 10ean, asteartea, 19:00etan Nafarroako Euskaraldiko batzordeen foroa eginen dugu Plazara!-n (Iruñeko Kale Nagusian). Batzorde bakoitzeko ordezkariak etortzea ederra litzateke! Mintzagaien artean urteko kronograma, herriko lehen entitateen agerraldia, ariguneen euskarriak, txapak… Animatu!

Asistentzia konfirmatzeko hemen.

Urtarrilaren 23an Euskaraldiaren aurkezpena Mendillorrin

Aste honetako Euskaraldiaren Iruñeko aurkezpen birak Mendillorrin izanen du 3. zita:

  • Urtarrilaren 23an, osteguna, 18.00etan Mendillorrin (Antzaran, Sarriguren kontzejua kalea, 2)

Sarrera libre! Etorri eta parte hartu!