Antzerki tailerra Iruñean

ii-antzerki-tailerra Oraindik izena eman gabe? Gogora ezazu plazak mugatuak daudela.

Ez lotsatsu, barruan duzun artista atera eta disfruta ezazu antzerkiaz euskaraz!! Azaroaren 5ean barruan duzun Ander Lupus edo Ainara Gurrutxaga ateratzeko aukera agertzen zaizu.

Jaione Urtasun antzezlearekin norberaren ahotsa pertsonaiari moldatzen, keinuak bideratzen, antzeztu beharreko paperak ikasten eta askoz gehiago erakutsiko dizu.…

II Antzerki tailerra heldu da!!

ii-antzerki-tailerra Helduendako euskarazko II Antzerki tailerra azaroan hasiko da!

Oraingo honetan azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunero, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Non? Kondestable Jauregian.

Jaione Urtasunen eskutik abiatuko da tailerra.

Hementxe, I Antzerki tailerrarako egin genion elkarrizketa. Eta bide batez, Sagrario Mugeta “Iralko” aurreko antzerki tailerreko partaidearen iritzia eta esperientzia uzten dizugu, izena ematera animatzeko!…

Antzerki tailerra bukatu da, urrian itzuliko gara!

Deus baino lehen, mila esker antzerki tailer honetan parte hartu duzuen guztioi!! gogoz hasitako jarduera honek oso balorazio ona izan du Jaione Urtasun irakaslearen irudikoz.

Talde polita eta bariatua izan da eta ongi pasatu dutelaren berri izan dugu ere. Aurten lehendabiziko urtea izan da, baina jarraipena eman nahi diogu euskarazko antzerki tailer honi eta urrian itzuliko gara!!…