icon_standard   Gaurtik aurrera %10eko deskontua liburuetan!!

indirimGaur hasi eta datorren aste osoan zehar, gure dendan eskura daitekeen liburu guztiak %10eko beherapenarekin jaso ahalko dira. Zer dela eta? Gaztelu Plazan antolatu den liburu azokarekin batera gure liburu azoka berezia egin nahi dugu.

Azken egun hauetan karrikaratu diren nobedadeak, betiko eleberriak, saiakera, olerkiak, haur eta gazte literatura… eta askoz gehiago Xabier karrikako zure euskal dendan!!…

icon_standard   FM 98.3 dialean emitituko du Eukalerria irratiak astelehenetik aurrera

_DSC3193_content

>Egun handia da Euskalerria Irratia osatzen dugunontzat, 28 urte baitaramatzagu une honen zain, edo une honetara iristeko lanean.
>Egun handia da Iruñerriko euskaldunentzat, behingoz euskarazko irratia entzuterik izanen baitute, arazo teknikorik gabe, traba administratiborik gabe, azpikeria politikorik gabe.
>Eta egun handia da, oro har, Iruñerrian bazterketarik eza, berdintasuna, bizikidetza maite dutenentzat.…

icon_standard   Euskal Hiria: soziolinguistika hirian – eta 3- (Garabide.eus)

descargaAzken hiru hilabete hauetan, Karrika berri paperan www.garabide.eus -eko artikuluak argitaratzen joan gara. Honako hau “Soziolinguistika hirian” titulupean dugun hirugarren eta azken sarrera duzue.

Bernardo Atxagak Euskal Hiria kontzeptu gisa asmatu eta defendatu zuenean, hiria hiru gauza direla esan zuen: gune fisiko bat (Urbs), jendarte edo bizilagunen multzo bat (Civitas) eta antolamendu politiko bat (Polis).…